Elkanori Bira herri ekimena Getaria inguruko hainbat internazionalistak, historialarik, idazlek eta kazetarik sustatutako ekimena da, 2019ko uztailean sortua, ehun bat herri mugimendu eta eragileren babesarekin.
Elkanoren eta historia eurozentristaren inguruan hausnarketa bultzatzeko asmoa du, orain arte historia ofizialak isilarazitakoak lehen lerrora ekartzeko: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak.
Joan Sebastian Elkano hemen eta orain omentzearen eta eredutzat aurkeztea oztopo da etorkizun justu, feminista, inklusibo eta zapaltzailerik eta zapaldurik gabekoa nahi dugunontzat. Irabazleek idatzitako historia gaur modu akritikoan aldarrikatzeak iraganeko akatsak errepikatzera garamatza.
Eurozentrismoari buelta emateko eta egia azaleratzeko garaia da. Mendeurrena horretarako ispilu egokia denez, ez dugu isilik geratu nahi izan. Erakunde publikoei dagokie historia, ondarea eta memoria zaintzea. Baina kasu honetan, ezkutatu egiten dute. Aurrerantzean, beraz, pedagogia lana egitea egingo dugu isilarazitakoak lehen lerrora ekartzeko”.
Kontaktua: elkanorenmundubira@gmail.com